XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Berriro jaio beharko lukete hauok guztiauok niri iruzur egiten ikasteko edo zeredozer ezkutatzearren.
Eta bertan gaude, astoen antzera beti aurrera egin beharrean, zama hartu, utzi eta berriro hartu, inoiz, astapiztiak ezbezala, bideko zuloren batetan jausten ez bagara eta azken arnasa egiten.
Mutil ona da Iker, baina lar pairugabe oraino, eta lantzean behin ere nahikoa kakalarri.
Izan ere, nahikoa sufrituko du horregatik, den maitekorragatik.
Gure arreba Mikelak behin esan zuen legez, berarekin ezkonduko dena maitatua bederen izanen da.
Maritxuz, ostera, ez dakit antzekorik pentsa ote dezakedan, sobera arduratzen baita bere buruaz.
Azkenean, baita, inork ez jakin, batzu hola, bestek hala, eta akaboan denok gauza bera.
Gure Luis zena ere horrela amaitu zen, emazteak galtzadaren erdian utzia eta minbiziak janda.
Santoñan harrapatu eta gero hondartzan ukan zituzten, eta ofizialeak hiru egunen buruan presondegira bidali zituztelarik
Zorionez udahaste ederra eduki genuen 1937 urte samin hartan.
Guk, baina, ez genekien ezer, ezpada jende pilo bat afusilatu ei zutela.
Azkenean, egun batez, nik neuk eta ipurterreak, Emiliak, oraindino gure Luisen emaztegai, eta beraren ehizan noski, Santoña alde horretara joatea erabaki genuen.
Oso urduri geunden garaien latzagatik, Bilboko Larrinagako espetxean zer gertatzen ari zen bide zuzenetik baikenekien, presoei bisita egitera eta jakiak eroatera joaten ziren senitartekoek, goizean goizik helduta, aurreko gauan hildakoen zerrenda irakurtzen baitzuten espetxearen ate nagusian.
Hango nigar eta alarau gorrotozkoak nik neuk zazpi egun lehenago entzun- eta ikusirikoak herriko mutil batengana joan nintzelarik beraren arrebagaz batera!
Laredo-Santoñako badia hartan antzekorik gertatuko ote zatekeen beldur ginen.
Horrexegatik harantz abiatzea erabaki genuen zeredozer eramateko, eta oraino bizirik zirauela seguru egiteko batez ere.
Beranduago jakinen genuenez,
Oinez abiatu ginen egun argi batetan, goizeko bostetan, oilarrak kukurruka egin orduko.
50 km. geneuzkan egiteko, eta aski neke eginda eguerdiko ordu bietan (...).